XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hegoaldean: Gernikako biztangunea.

Mendebaldean: Gernikatik Bermeorako 6.315. eskualde errepidea, Altamira auzora doanarekin gurutzatu arteraino, auzo honetan barrena Olerrotaraino, hemendik Altamira eta San Bartolome bazterretik inguratu eta 6.315. errepidera berriro irteteko, beronetatik 46. kilometroraino abiatuz.

2.12. Ehiza Urkioloako Parke Naturalean:

Erabilera eta Kudeaketarako Plana onetsi arte, honako ehiza-iharduerak bakarrik baimenduko dira:

a) Paseko uso eta birigarroak.

Horretarako ezarritako arauekin bat etorriz, Saibigain eta Iturrioz mendietako ohizko pasalekuetan.

b) Oilagorra.

Bakar-bakarrik honako alde bi hauetan:

Gambarrua, Atxartetik Txakursolora igotzen den pista eta Mañariatik Otxandiorako errepide nagusiaren artean kokatua.

Erreketegana, Ollarganeko errekasto, Makatxetako bordaren bidetik Mañariatik Otxandiorako errepideraino jarraituz, eta parkearen mugaren artean kokatua.

Kasu bietan, gebenei buruzko agindu honetako 1.3.3. atalean espezie honetarako adierazten den arautegioarekin bat etorriz.

Urkiolako Parke Naturalaren mugak, denek ezagut ditzaten, honako hauek dira:

Iparraldeko muga:

Aramotz mendiko maldan hasten da, Igorre eta Dimako mugarteak bereizten dituen marran zehar, ekialderantz Igorre, Lemoa, Dima eta Zornotzako mugarteen marren bilguneraino.

Dima eta Zornotzako mugarteen bereizte marra honi jarraitu eta Belatxikietako gailurreraino.

Zornotzako Udalarena den Belatxiketa basoa inguratzen da, Dima eta Zornotzako mugarten mugaraino iritsi arte, hemendik Udalarena ere den Aiurreta basoko mugarriraino jarraituz, Udalaren Batzuen basoko mugan zehar Durangoko mugartearen mugaraino segitzeko.

Ekialdean eta Santa Luziako bidean barrena, Neveraraino iristen da, Durango eta Izurtzako mugarteen mugaraino.

Durangoko Bidezelaia deritzon 34. O.P.ko basoarena ere den mugari jarraitzen zaio, Etxeburu Dorreko bideraino, Izurtza eta Mañaria mugarteen muga mozten dueneraino.

Hegomendebalderantz joz gero, mugarteen arteko mugari jarraitzen zaio, Mugarra Haitzetik behera datorren gailurreriara igo arteraino.

Honetan mugarteen arteko muga alde batetara utzi eta norabide berberari jarraitzen zaio Artarainoko muga den Mugarrikolandako bideraino.

Artatik marmol harrobiraino eta Izuntzeko bidean barrena Urkuleta edo Mañaria deritzon errekaraino, Txupitaste errekarainoko mugatzat hartzen dena, O.P.ko 135. basoaren mugaraino jarraitzen dena, beronen 71. mugarria muga gisa egiten duena.

Honetatik Mañaria eta Dima mugarteen muga hartu eta beroni San Martin baselizaraino jarraitzen zaio, aurrera jarraituz Untzilaitz haitza bazterretik inguratzeko, Mutxate harrobiaren gainetik.

Mañaria eta Izurtzako mugarteen marraraino iristen da, eta hari jarraituz, Mañaria eta Abadiñoko mugarteen mugaraino, Abadiñoko Untzilaitz deritzon O.P.ko 16. basoko 1. mugarriraino jarraituko dena.